Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
'Ez zela kajoi batean gordetzekoa' liburuaren aurkezpena igandean

'Ez zela kajoi batean gordetzekoa' liburuaren aurkezpena igandean

02 Urtarrila 2020

Igandean, hilaren 5ean, Ez zela kajoi batean gordetzekoa liburuaren aurkezpena izango da: 13:00ean, Herri Antzokian.

Liburu hau legorretar talde batek egin du, herriko 35 pertsonari elkarrizketak eginda. Garai bateko bizimodua eta naturarekiko lotura kontatzen dute legorretar horiek, eta sendabelarren inguruko gida bat ere badakar liburuak. Xendabelarrak proiektuaren segida da, nolabait.

Etxeko buzoian txartel bat jasoko zenuten, eta, txartel horren truke, liburua doan jasoko duzue. Aurkezpena bukatu eta gero jaso ahal izango da liburua, edo, bestela, udaletxean, datorren astetik aurrera. 

Gonbidatuta zaudete!