Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboetan lan egiten du Felix Zubiak (Zarautz, 1974). Legorretan izango da gaur, arratsaldeko bostetan, Ohitura osasuntsuak hirugarren adinean hitzaldia ematen.
Igandero-igandero Euskadi Irratian hitz egiten du Zubiak, Osasun etxea saioan, eta entzuleen galderak argitzen saiatzen da. Gaur, bertatik bertara galdetzeko aukera izango dute legorretarrek.