Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Gau Beltza Legorretan

Gau Beltza Legorretan

28 Urria 2025

Gau Beltzaren asteari asteburuan eman zitzaion hasiera Legorretan. Asteburuan, Gau Beltzaren inguruko ihes gela izan zen Mataderian.   

Bihar, Doltza Barandiaranen ipuin kontaketa izango da 17:00etan liburutegian, eta 18:00etan, plazan, murala margotuko dute. 

Ostegunean, kalabaza hustuketa izango da 17:00etan plazan.

Ostiralean, urriak 31, Gau beltza izango da. Festa, 16:45etan hasiko da.

LHko ikasleek, altxorraren bila izango dute. HHkoek berriz, jolasak, aurpegi margoketa eta dantzak.

18:15etan, merendola izango da eta 18:30ean, buruhandiak aterako dira txupinazoarekin batera.

Amaitzeko, 19:20etan, erritua egingo da plazan.