Gazte Piku Gazte Asanbladak beste urte batez antolatu ditu Legorretako Gazte Festak. 26. edizioa izango da aurtengoa, eta ekintzaz beteriko egitaraua antolatu dute asanbladako kideek.
Egitaraua:
Gaur (urriak 31)
18.30: Txupinazoa eta buruhaundiak
19.00: Txapel/betaurreko poteoa
20.30: Palestinaren aldeko kontzentrazioa
21.00: Afari autogestionatua frontoian
23.00: Kontzertuak: Gorroto Bala, Lehen lerroa, Dantzall Sound,Mxk3r
Bihar (azaroak 1)
13.30: Presoen aldeko elkartasun argazkia
14.30: Gazte bazkaria frontoian
18.30: Ahantzi erromeria
23.00: Kontzertuak: Bassagain, DJ Adarrak
Etzi (azaroak 2)
6.30: Gaupaseroen argazkia
17.00: Desmuntaia
