Gaztaina jana eta Musika Eskolaren emanaldia larunbatean
15 Azaroa 2016
Larunbat honetan, hilaren 19an, gaztaina jana izango da udal pilotalekuan, 18:30etan hasita, Ugarotarrak guraso elkartearen eskutik.
Aurretik, hilaren 22an Santa Zezilia musikarien eguna dela eta, kalejira egingo dute musika eskolako txistulariek eta abesbatzak. 17:30etan hasiko dira.