Atzo, larunbata, Guraso Elkarteak antolatutako gaztain-jatearen ondoren, hainbat zaku geratu ziren saldu gabe. Hori dela-eta, bihar, azaroaren 8a, gaztain-zakuak saltzen izango dira udaletxe azpian Guraso Elkarteko hainbat kide; 17:00-17:30era bitartean. Bost kiloko zakuak erosteko aukera izango da, 21 euroan.