Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
“Geuretik Sortuak” kultur egitasmoa Legorretan

“Geuretik Sortuak” kultur egitasmoa Legorretan

22 Uztaila 2025

Udalbiltzak antolatzen duen "Geuretik Sortuak" proiektuaren partaide da Legorretako Udala. Honek,  euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatzea ditu helburu.

Legorretaren kasuan, Usue Egia komikigile durangarra izan dugu gure artean. Horrela, Usuek hainbat egonaldi egin ditu Legorretan, bertako herritarrak ezagutuz eta herritarron egunerokoaz bustiz.

Horrez gain, proiektu honetan parte hartzeak beste herri batzuetan oinarritutako hainbat sortzaileren lanak Legorretara ekartzeko aukera eskaintzen digu. Beraz, euskara hutsean sortutako ekoizpen ugariz gozatzeko aukera izango dugu datorren urtean.

Amaitzeko, egindako lana ikusteko gogoz, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Usueri.