N-1 errepide zaharra erabat itxi dute Itsasondo eta Legorreta artean, urgentziazko lan batzuk egiteko
20 Abendua 2017
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi du bidea itxita egongo dela. Hona hemen oharra, hitzez hitz:
Errepide zorua sostengatzeko emergentziazko lanak egin behar dira, eta mozketak pare bat aste iraun dezake
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2131 errepidea erabat moztuko du, gaur, Itsasondo eta Legorreta artean, 2,800 puntu kilometrikoan. Oria ibaiak kalte egin dio errepidearen estrukturari, eta zorua sostengatzeko emergentziazko lanak egin behar dira puntu horretan. Urgentziazko lanak izatean iraupenak gorabehera batzuk izan baditzake ere, obra horrek bi asteko iraupena izango duela aurreikusten da.
Sarrera-irteerak N-Ieko Legorretako edo Ordiziako lotuneetatik egingo dira.