Hastear dira Azintzio jaiak, eta Gizon Pikua prest dago udaletxeko balkoira ateratzeko. Arratsaldeko zazpietan botako du txupinazoa Joseba Berasain Garmendia pisu jaurtitzaileak. Ondo pasa festak!
ASTEAZKENA, MAIATZAK 24
GUNE MOREA
18:00-19:15: Herri jaiak ere berdintasunean bizitzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzeko gunea. Festetan soinean ibiltzeko txapak egin ahal izango dira, eta informazioa banatuko da.
PILOTA FINALA
17:30: Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketetako finalak, udal pilotalekuan.
JAIEI HASIERA EMATEKO, SUZIRIAREN JAURTIKETA
19:00: Joseba Berasain Garmendia pisu jaurtitzaileak botako du suziria, eta, ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.
ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK
19:15: Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.
BERTSO ERRONKA
19:30: Bertso erronka Olaso taberna aurretik abiatuta.
Bertsolariak: Maialen Akizu, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal, Aritz Mujika eta Gemma Urteaga.
Aurkezlea: Felix Artola.
LAGUNARTEKO AFARIA
21:30: Lagunarteko afaria Bilkoin KKEn.
KALEJIRA
Ondoren eta goizaldera arte, IRAUNKORRAK txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.
PREGOILARIA: Joseba BERASAIN GARMENDIA
Joseba BERASAIN GARMENDIA, 1998ko maiatzaren 1ean jaioa, Legorretan. Pisu jaurtitzailea. 2012-2013ko denboraldian hasi zen Odei Lopez entrenatzailearekin pisu eta disko jaurtiketan. Hasiera batean, disko eta pisu jaurtiketa konpartitzen zituen, baina, 2013-2014ko denboralditik aurrera, pisu jaurtiketara bideratu du bere kirol ibilbidea. Orduz geroztik hainbat sari eta domina irabazia da. Honako hauek, esate baterako: bi aldiz Euskadiko txapeldun maila nagusian (2015-16ko denboraldian aire zabalean eta 2016-17koan pista estalian), jubenil mailako Espainiako txapeldunordea aire zabalean (2014-15eko denboraldian), pista estaliko Espainiako txapeldun junior mailan (2016-17ko denboraldian).

