Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehen atala ikusteko aukera izango da Legorretan.
Aurre-estreinaldia igande honetan izango da, 17:00etan, Herri Antzokian.
Bestalde, Basakabiko aurreko urteetako abenturak gogora ekarri nahi izanez gero edo denboraldi berrian egongo diren pertsonaia berriak ezagutu nahi izanez gero, telesailaren aldizkari ofizialaren azken alea eta orain arte ateratako liburu guztiak eskuragarri daude liburutegian.