Legorretako Udalak hirugarren ikasturtez jarriko du martxan guraso eskola. Harremanak elkarteko psikologo Miren Aiertzak bideratuko du, eta hilean behin izango dira saioak, astelehen batean: 17:00-18:30 edo 18:30-20:00 ordutegian (izen-emateen arabera talde bakarrean edo bitan banatuta), udaletxean.
Hauek izango dira saioetako edukiak:
- Haurren garapen ebolutiboa.
- Sozializazioa: haurren arteko harremanak, gatazken kudeaketa, frustrazioa.
- Sexualitatea, gorputz irudia, norbere buruarekiko eta besteekiko harremana.
- Mugak eta arauak, gurasoen rola.
- Kirola, denbora librea, jolasaren garrantzia.
- Familia estruktura eta familia oreka.
- Komunikazioa, asertibotasuna.
Interesa duenak urriaren 8rako eman behar du izena, gizarte zerbitzuetan. Aurrez aurre, telefonoz (943-08 52 90 / 688-82 90 13) edo emailez (gizarte@legorreta.eus). Bertan izen-abizenak, haurren adina, telefono eta email kontaktua eta, nahi baduzue, interes bereziko gairen bat ere aipatu.
Gutxienez zortzi pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko, eta, izen-ematea handiagoa bada, bi talde egitea baloratuko da. Izen-emate dataren arabera gordeko dira plazak. Zalantzaren bat baduzue, deitu edo idatzi lasai.
Egutegia: urriak 18, azaroak 15, abenduak 13, urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 28, apirilak 25, maiatzak 26.


