Gure Esku Dago-k giza katerako giroa berotzeko jaia antolatu du larunbaterako
18 Apirila 2018
Gure Esku Dago plataforma giza kate erraldoia antolatzen ari da ekainaren 10erako, hiru hiriburu lotuko dituena (Donostia, Bilbo eta Gasteiz). Hori lortu ahal izateko, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Legorretari 160 herritar konprometitzea egokitu zaio.
Horretarako, Legorretako Gure Esku Dago-k ekintzaz beteriko eguna antolatu du larunbat honetarako, hilaren 21erako. Tartean, herri kirolak, Aratz Esnaolaren erakustaldia eta parrilada.
Gure Esku Dago-k herritar guztiak deitzen ditu bertan parte hartzera.