Hainbat ekintza Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta
19 Urria 2026
Larunbat honetan Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, hainbat ekintza jarri ditu martxan Udalak.
Haur eta familien irakurketa kluba: Txikitatik irakurtzeko ohitura indartzeko asmoz, haur eta familien irakurketa klubari hasiera emango zaio ostegun honetan. HHko haur eta familien saioa 17:00etatik 18:00etara izango da, eta LHkoena, berriz, 18:00etatik 19:00etara. Irakurketa kluba dela eta, ostegun honetan liburutegia itxita egongo da gainerako erabiltzaileentzat.
Liburuen zozketa: Gaurtik hilaren 31ra bitartean liburutegian libururen bat maileguan hartzen duten erabiltzaile guztiek liburu-zozketan parte hartuko dute.
Ordutegi aldaketa
Bihar, asteartea, liburutegia goizez bakarrik zabalduko da, 11:00etatik 13:30era. Arratsaldean itxita egongo da.