Urteari amaiera ona emateko eta urte berria ondo hasteko hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango da Legorretan:
-Abenduaren 27an, ostirala, gaueko 23:00etan hasita, X. Marranita txapelketa jokatuko da Aldapa Haundi elkartean.
-Abenduaren 28an, larunbata, gaueko 22:00etan hasita, Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko du Herri Antzokian. Kontzertu honetarako sarrerak agortuta daude.
-Abenduaren 29an, igandea, arratsaldeko 18:00etan hasita, bertso-saioa izango da Herri Antzokian, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Iguaran bertsolarien eskutik. Saioa hasi baino 30 minutu lehenagotik, sarrerak leihatilan egongo dira salgai.
-Abenduaren 31n, asteartea, eguerdiko 12:00etan hasita, XXXI. San Silvestre krosa izango da. Bertan, haur, gazte zein helduek, urtea kirola eginez amaitzeko aukera izango dute.
-Urtarrilaren 3an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan hasita, Urpekariak antzezlana ikusteko aukera izango da Herri Antzokian. Ikuskizun hau 5-11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta sarrerak leihatilan erosi beharko dira 3 euroren truke.
Hemen ikusi daiteke Legorretako gabonetako egitaraua.