Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Haur eta familientzako irakurketa-klubak urritik aurrera

Haur eta familientzako irakurketa-klubak urritik aurrera

22 Iraila 2026

Urrian, haur eta familien irakurketa-klubak jarriko ditugu martxan Legorretako Udal Liburutegian.

Bi talde osatuko ditugu adinaren arabera banatuta: bata 3-5 urteko haurren familientzat izango da, eta bestea 6-8 urteko haurren familientzat.

Irakurketa-klub hauen asmoa gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea eta, haurrentzako euskal literatura abiapuntutzat hartuta, irakurketan murgiltzea da. Saio hauetan dinamizatzaile bat arituko da gidari.

Irakurketa-ohiturak sustatzea, kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea eta guraso nahiz senideen eta haurren arteko irakurketa-giroa sortzea dira helburu nagusiak.

Saioak euskara hutsean izango dira; beraz, garrantzitsua da haurrarekin datorren helduak parte hartzeko jarrera aktiboa izatea eta hizkuntza ondo ulertzea.

Saioak ostegunetan egingo dira (urriak 22, azaroak 12 eta abenduak 3) liburutegian:

  • HH (3-5 urte bitarteko taldea): 17:00etatik 18:00etara.
  •   LH (6-8 urte bitarteko taldea): 18:00etatik 19:00etara.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko bideak:

Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da.