Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna dela eta liburuak opari
25 Martxoa 2026
Datorren apirilaren 2an, Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Legorretako Udal Liburutegiak modu berezian bat egin nahi du ekimen honekin eta horretarako, gaurtik eta datorren asteazkenera bitartean, liburutegira gerturatzen diren 0 eta 4 urte bitarteko haurrek liburu bat jasoko dute opari (ale mugatuak egongo dira).
Aste Santuko ordutegia eta oporrak
Ordutegi berezia izango du datorren astean (martxoak 30 – apirilak 1) liburutegiak. Goizeko 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Apirilaren 2tik 10era berriz, itxita egongo da oporrengatik.
Opor egun hauetarako, erabiltzaile bakoitzak bost liburu eraman ahal izango ditu, hiru libururen ordez.