Haurrentzako eta helduentzako filmak ikusgai, igandean
17 Martxoa 2022
Datorren igandean, martxoaren 20an, bi filma emango dira Herri Antzokian. Hasteko, Guraso Elkartearen eskutik, 'Mulan' filma eskainiko da, 16:30ean. Ondoren, 18:30ean 'Harriet' pelikula izango da ikusgai.