Herri baratzeetako partzelak adjudikatzeko deialdia
24 Martxoa 2017
Herri baratzeetako hainbat partzela bakante geratu direnez eta itxaron zerrenda eratzeko asmoz, eskariak aurkezteko epealdi berria irekitzen da:
Eskariak aurkezteko epea:
2017ko martxoaren 31 arte, 08:00etatik 13:30etara.
Baldintzak:
Udalerriko bizilaguna izatea
Adinez nagusia (jarduteko gaitasun osoa)
Etxebizitzako titular bat baino ez da onartuko
Zozketa:
Apirilaren 5ean, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Adjudikazioaren baldintzak:
2011ko maiatzaren 23ko GAOko 96. zenbakian argitaraturiko funtzionamendu erregelamenduan xedaturikoak. Interesatuen esku udal bulegoan dagoena eta webgune honetan bertan.