Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia

Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia

01 Abendua 2022

Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia egin du udalak.

Eskariak aurkezteko epea:

Abenduaren 12tik 16ra, 08:00etatik 14:00etara bitarte, udaletxean.

Baldintzak:

- Udalerrian erroldatuta egotea.

- Adinez nagusia izatea.

- Etxebizitzako titular bat onartuko da.

Abenduaren 19an egingo da zozketa, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian.

HERRI BARATZEAK