Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia ireki da

Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia ireki da

20 Abendua 2023

Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia ireki du udalak. Horretaz gain, itxaron-zerrenda bat osatu nahi da.

Eskariak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta urtarrilaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira udal bulegoetan, 8:00etatik 13:00etara. Eskaera egiterakoan, zenbait baldintza bete beharko dira: Legorretan erroldatuta izatea eta adinez nagusia izatea. Etxebizitza bakoitzeko titular bat baino ez da onartuko.

Partzelak esleitzeko zozketa datorren urtarrilaren 8an egingo da udaletxeko areto nagusian, 10:00etan.

Esleipenaren baldintzak 2011ko maiatzaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako funtzionamendu erregelamenduar xedatutakoa da; hemen irakurgai.

Herri baratzeak 2023