Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia ireki da
16 Urria 2026
Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia ireki du Udalak. Horretaz gain, itxaron-zerrenda bat osatu nahi da.
Eskariak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta urriaren 30a bitarte aurkeztu ahal izango dira Udal erregistro elektronikoan (legorreta.eus) edo Udal bulegoetan, 8:00etatik 13:00etara. Eskaera egiteko, zenbait baldintza bete beharko dira: Legorretan erroldatuta izatea eta adinez nagusia izatea; etxebizitza bakoitzeko titular bat baino ez da onartuko.
Partzelak esleitzeko zozketa azaroaren 3an, goizeko 10etan egingo da Udaletxeko areto nagusian.