Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ugaro eskolako 4. mailako ikasleek eta Oianguren institutuko hiru ikasle legorretarrek aipamen berezia jaso dute 'Goierrin indarkeria matxistarik ez' sormen lehiaketan

Ugaro eskolako 4. mailako ikasleek eta Oianguren institutuko hiru ikasle legorretarrek aipamen berezia jaso dute 'Goierrin indarkeria matxistarik ez' sormen lehiaketan

22 Abendua 2021

Goierri eskualdeko sei herritan antolatu da Goierrin indarkeria matxistarik ez lehiaketa, tartean Legorreta. Lehenengo bi sariak Lazkaon geratu dira, eta hirugarrena, Beasainen. Horrez gain, lau aipamen berezi ere izan dira.

Aipamen berezi horietako bat Legorretako Ugaro herri ikastetxeko laugarren mailako ikasleek jaso dute, aurkeztu dituzten marrazkiengatik, eta beste aipamen berezi bat ere Legorretara etorri da, Ordiziako Oianguren institutuko hiru ikaslek irabazi baitute: Ainhoa Aseginolazak, Leire Alustizak eta Joar Berasainek, hain zuzen. Bideo bat aurkeztu zuten lehiaketara. 

Ugaro eskolako laugarren mailako ikasleei herriko alkate Zelai Amenabarrok eman die saria, eta Oianguren institutuko ikasleei, berriz, Ordiziako Berdintasun zinegotzi Ainhoa Jimenezek. Zorionak denoi!