Legorreta 2030 plan estrategikoan, Haur eta nerabeen heziketaren ardura herri osoak hartzea jaso zen puntu batean, Legorretako haur eta nerabeen aisialdia garatzeko, haien partaidetza sustatzeko, eta, horri lotuta, herritar aktiboak izan daitezen.
Helburu hori aurrera eramateko, Legorreta Herri Hezitzailea prozesua abiatu zuen udalak, hezkuntza komunitateko zenbait eragilerekin batera, Arremanitz kooperatibaren eta Oinherri elkartearen laguntzaz. Udaberrian, hainbat saio izan ziren, bai eragileekin eta bai haur eta nerabeekin. Orain, udazken-neguan, beste saio batzuk izango dira bide horretan sakontzeko.
Prozesua bera aurkezteko saio irekia izango da datorren asteazkenean, urriaren 19an, 18:00etan, Herri Antzokian.
Haurren zaintza zerbitzua egongo da, eta, behar izanez gero, eskatu helbide honetara idatzita: berdintasuna@legorreta.eus
Animatu!
