Badira urte batzuk Legorretako Udala eta herriko hainbat eragile Legorreta herri hezitzaile bilakatzeko lanean ari garela. Prozesu honetako gakoetako bat herriko haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa sustatzea da, horretarako lanabesak eta espazioak lortuz. Gai honen inguruan herritarrek duzuen pertzepzioa ezagutzeko asmoz, galdetegi hau betetzera animatu nahi zaituztegu.