Herriko antzerki taldearen emanaldiak larunbat honetan
25 Maiatza 2026
Antzerki taldea sortu da aurtengo ikasturtean Xabin Fernandezen gidaritzapean. Larunbat honetan, hilak 30, taldeak sortutako lehen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Herri Antzokian. Bi saio eskainiko dituzte, 17:00etan eta 19:30ean, eta bertaratu nahi dutenek gonbidapenak udaletxean eskatu beharko dituzte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen banatuko dira.