Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herriko festetarako musika taldeez hitz egiteko bigarren bilera egingo da gaur arratsaldean

Herriko festetarako musika taldeez hitz egiteko bigarren bilera egingo da gaur arratsaldean

20 Urtarrila 2023

Pasa den astean hainbat herritar bildu ziren herriko festetarako musika taldeak zehazten joateko asmotan. Bertan, aurrekontu desberdinak aztertzeaz gain, talde berrien proposamenak ere jaso ziren, besteak beste. Gaur arratsaldean bigarren bilera egingo da ildo berean gauzak zehazten joateko helburuarekin; bilkura, udaletxean izango da 18:30ean.