Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herriko kooperanteen aurkezpena asteazkenean

Herriko kooperanteen aurkezpena asteazkenean

03 Urtarrila 2017

Bihar, asteazkena, hilak 4, garabidean diren herrialdeetan egindako lana aurkeztuko dute herriko zenbait kooperantek. Agurne Sanchezek Perun, Dani Cardosok Cabo Verden, Amaia Etxeberriak Zambian eta Markel Urretabizkaiak Hondurasen egindako lana aurkeztuko dute herritarren aurrean, 18:30etan, udaletxeko areto nagusian. Ordu eta laurden inguruko saioa izango da.