Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herritarrek egindako maskarilak, herritarrentzat

Herritarrek egindako maskarilak, herritarrentzat

06 Apirila 2020

Egun batetik bastera, hemeretzi laguneko taldea antolatu, eta ehun maskarila egin dituzte, nork bere etxean. Hemeretzi jostun legorretar, herritar gehiagori laguntzeko prest.

Herriko dendari, zaintzaile eta boluntarioen artean banatuko dira maskarila batzuk, baina eskaintza zabalik dago beharra duten herritarrentzat. Horregatik, beharra duenak farmazian eska dezake materiala.

Maskarilak egiteko tela Ordiziako Kilo dendak oparitu du, eta horiek egin eta gero Bilkoin elkartean desinfektatu dira, elkarteko kideen laguntzarekin.

Milesker, beraz, gure herriko jostunei, Kilo dendari eta Bilkoin elkarteari, erakutsi duzuen borondate paregabeagatik!

- Elkar zaindu eta babes dezagun -

Nola erabili eta berrerabili maskarila?