Mara Arnedok eta Ainhoa Aseginolazak diseinaturiko kartela izango da 2025eko Azintzio jaietako azala. Arnedo eta Aseginolazaren lana, zazpigarren kartela zen. Lehiaketara aurkezturiko lan guztien artean, hau izan da herritarren gogokoena, 203 botorekin.
Bi astez, online zein presentzialki, irabazlea aukeratzeko bozketa martxan egon eta gero, astelehenean egin zen bozken zenbaketa.
Denera, 478 bozka zenbatu dira, eta horietako 70, internet bidezkoak izan dira.
Ondorengoak izan dira kartel bakoitzak lorturiko puntuak:
- 1.kartela: 39 boto
- 2.kartela: 51 boto
- 3.kartela: 10 boto
- 4.kartela: 47 boto
- 5.kartela: 28 boto
- 6.kartela: 100 boto
- 7.kartela: 203 boto
Bestalde, bozketan parte harturiko 478 pertsonen artean, gaztai bat zozketatu da eta Pedro Manuel Bolaños izan da irabazlea.