Herritarrek erabakiko dute zein izango den Azintzio jaietako portada
11 Martxoa 2024
Aurrera jarraitzen du Azintzio jaietako portada aukeratzeko prozesuak. Guztira zazpi lan aurkeztu ziren, eta orain herritarren txanda izango da gustukoen daukaten portada aukeratzea. Botoa emateko bi aukera daude: Aldaieta tabernan eskuz bozkatzea edo internetetik formulario honen bitartez.
Aldaieta tabernan zein formularioan ikusgai daude aurkeztutako zazpi lanak. Botoa egoki kontatzeko, aukeratutako portadaren zenbakia idatzi behar da eta bakoitzaren izen-abizenak eta telefono zenbakia ere bai. Kontutan izan pertsonako boto bakarra eman ahalko dela. Boto emaile guztien artean gazta bat zozketatuko da.
Gaurtik martxoaren 24ra arte (egun hori barne) egongo da irekita epea. Boto guztiak zenbatutakoan, emaitzak jakinaraziko dira, eta ondorioz, portada irabazlea ere bai. Animatu eta parte hartu!