'Hezitzaileok eta generoa' jardunaldien bigarren saioa
17 Urria 2017
Gaur izango da 'Hezitzaileok eta generoa' jardunaldien bigarren saioa, guraso, aitona-amona, osaba-izeba, zaintzaile... oro har, umeekin ibiltzen diren guztientzat.
18:00etatik 20:00etara, Herri Antzokian, Amelia Barquin Mondragon unibertsitateko irakaslearekin.
Izenik eman ez baduzu ere, lasai joan zaitezke.
Umeak zaintzan utzi behar badituzu, eraman 17:45ean kultur etxera, eta 20:15ean jaso.