Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hasierako onarpena
29 Urtarrila 2026
2025eko abenduaren 17an Legorretako osoko bilkurak Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman zion. HAPOa idazteko prozesua Udalak 2022an hasi zuen. Izapidetza honen ostean herritarren alegazioak eta administrazio sektorialen txostenak jasoko dira. Horiek aztertuta behin-behineko dokumentua aurkeztu beharko da, Udaleko Osoko bilkurak onartu beharko duena aurrera egiteko.
HAPO berriak gaur egun indarrean dagoen Arau Subsidiarioen Testu Bategina ordezkatuko du. HAPOak udalerri guztiko lurraldearen antolaketa eta araudia ezartzen du. Esaterako, honakoak arautzen ditu besteak beste: hirigintza garapenak, eraikin berriak egiteko aukerak, onartutako erabilerak, eraikinetan esku-hartzeak egiteko araubidea, lurzoru ez-urbanizagarriaren araubidea edota herri mailan babestekoa den ondare kulturala.
Dokumentua jendaurrean erakusgarri dago udal-bulegoetan fisikoki zein udaleko web orrian ondorengo esteka honetan. Otsailean aurkezpen saio ireki bat egingo da eta alegazioak aurkezteko azkeneko eguna 2026ko martxoaren 30a izango da.