Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Hitzaldia ostegunean, eta elikagai bilketa ostiralera bitarte

Hitzaldia ostegunean, eta elikagai bilketa ostiralera bitarte

05 Apirila 2017

Ostegunean, hilaren 6an, hitzaldia izango da udaletxean, 17:30etan. Patxi Plazaola izango da hizlaria, eta nagusien zaintza gaitzat hartuta arituko da hizlari. Herritar guztientzat izango da.

Horrez gain, elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri du martxan CARITAS-GIPUZKOAren ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxegabe guztiak joaten dira bertara), eta Legorretako herri guztira dago zabalduta.

Elikagaiak apirilaren 7ra bitarte bilduko dira, arratsaldeko 6:30etatik 7:30etara, elkartearen beraren lokaletan (ez tabernan). Ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahal izango dira elikagaiak elkartearen lokaletan, tabernatik barrena sartuta.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu kanpaina honetan aktiboki parte hartzera, eta honako elikagai hauek onartuko dira:

  • Esne ontziratua
  • Olio ontziratua
  • Galletak eta txokolatea
  • Pasta, arroza
  • Kontserbak
  • Hestebete ontziratuak
  • Gazta, zatitan
  • Konpresak
  • Bizarra mozteko orriak,  erabilera bakarrekoak