Hurrengo hauteskundeetarako hautesle-errolda udaletxean izango da eskuragarri astelehenetik aurrera
02 Ekaina 2023
Legorretako Udalak uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hautesle-erroldaren kontsulta errazten du. Errolda ekainaren 12ra arte egongo da eskuragarri udal bulegoetan eta erreklamazioak epe horretan aurkeztu ahal izango dira.
Propagandarik ez jasotzeko eskaerak
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak hurrengo kanpainarako hauteskunde-propagandarik ez jasotzeko aukera ematen du. Horretarako, eskaera Legorretako udaletxean bete beharko da. Aurkezteko epea ekainaren 5etik 12ra bitartekoa izango da.