Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
"Hutsune handi bat" dokumentala eskeiniko da ostiralean

"Hutsune handi bat" dokumentala eskeiniko da ostiralean

23 Iraila 2026

Ostiral iluntzean, Hutsune handi bat dokumentala proiektatuko da 19:00etan Antzokian. Bertan, Alex Areizaga zumarragarra dokumentalaren egilea egongo da dokumentala aurkezten.

Egilearen hitzetan, Hutsune handi bat dokumentalak sendatu gabeko zauriei eta minari buruz hitz egiten du. 115 gaztetik gora hil ziren Urretxun eta Zumarragan heroinaren eta HIESaren ondorioz. 115 amets, 115 hutsune, bi herri hauen paisaiaren zati bihurtu direnak; izan ere, herriak hutsuneek ere osatzen dituzte.

Horretaz hitz egiten du Hutsune handi bat dokumentalak: bizirik geratu zirenen bizipen, sentimendu eta hutsuneez. Zintzotasunez mintzo dira, gogoratzearen minaz eta beldurraz.

Trailerra:  https://www.youtube.com/watch?v=abnW904OrqI