Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ibai-Ondo pasealekuko zolatze lanak hasi dira

Ibai-Ondo pasealekuko zolatze lanak hasi dira

29 Abuztua 2024

Gaur hasi dira Ibai-Ondo pasealekuko zoruaren konponketa lanak. Gaur egungo zoladuraren egoera txarraren ondorioz, hainbat puntutan putzuak sortzen dira, eta honi konponbidea emateko, asfalto inpresozko zoru berria ipiniko da. Honez gain, ubideak ere berregingo dira eta 1 Errepide Nazionalaren zubi ondoko arrapala moldatu egingo da irisgarritasun baldintzak hobetu ahal izateko.

Lan hauek burutzeko 15 astetako epea aurreikusten da eta Eregi Herrilan eta Zerbitzuak S.L. enpresak burutuko ditu. Kontratuaren prezioa 155.448,81 eurokoa da.