Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ibilaldi neurtua, bazkaria eta ekintza gehiago jubilatuen astean

Ibilaldi neurtua, bazkaria eta ekintza gehiago jubilatuen astean

09 Iraila 2019

Aldaieta elkarteak jubilatuen astea antolatu du bere kideentzat. Asteartean, irailak 10, bingoan ibiliko dira 18:00etan, eta, 19:30etan, patata-tortilla dastaketa egingo dute. Ostiralean, berriz, hilaren 13an, VIII. ibilaldi neurtua egingo dute, 18:00etan hasita. Taldeka aterako dira, hiruzpalau pertsonako taldeetan, eta bi itzuli egingo dituzte, bost kilometro guztira. Bukatutakoan, txorizo dastaketa izango dute.

Igandea izango dute egun handia. 12:00etan, meza nagusia izango da, eta hamaiketakoa ondoren, elkarteek antolatuta. 14:00etan, sari banaketa egingo dute, eta, 14:15etan, eskaintza omenduei. Aurten, Santos Esnaola eta Benixa Goia izango dira omenduak. 14:30etan izango da bazkaria, frontoian. Bazkalondoan, berriz, dantzarako tartea izango da.

Ondo pasa!