Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ibilaldia izango da larunbatean, familientzat

Ibilaldia izango da larunbatean, familientzat

18 Urria 2017

'Arama-Gaintza-Itsasondo-Legorreta: Goierriko herri txikien arteko txangoa-topaketa' (Antolatzaileak: Arama, Gaintza, Itsasondo eta Legorretako udalak)

TXANGOA, TAILERRA, BAZKARIA. Itsasondo, Legorreta eta Gaintzako familiek txangoa egingo dute Arama arte. Itsasondo eta Legorretakoek elkarrekin topo egingo dute ibilbidearen puntu batean, Aramara batera joateko. Bertan, herriko beste familiekin elkartu eta aramarrek proposatutako jardueretan parte hartuko dute. Bakoitzak etxetik ekarritakoarekin bazkalduko dute ondoren. Goierriko txoko polit eta herri txikiez familian gozatzeko irteera bikaina!

  • 10.30 Gaintzako plazan

  • 10:30 Legorretako plazan

  • 11:00 Itsasondoko plazan

  • 12.30 Araman familientzako tailerrak eta herri kirolekin lotutako jolasak

  • 14.00 Bazkaria Araman

Urriak 21 / Egun guztiko irteera / Euskaraz

* ADINA: Ez dago adin mugarik

* SARRERA: Irteeran parte hartzea doakoa da