Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Igandean izango da elkartasun azoka

Igandean izango da elkartasun azoka

12 Abendua 2019

Igande honetan, hilaren 15ean izango da aurtengo Elkartasun Azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. 11:00etan hasita, herriko elkarteek zein kanpokoek hartuko dute parte. Bertan bilduko den dirua Legorretatik Mundura gobernuz kanpoko erakundeak Hondurasen duen Sinergias proiektua bultzatzeko izango da.

Herritarrek aukera dute laguntzeko: batetik, azokan saltzen den materiala emateko: jostailuak, elektrogailuak, arropa, liburuak... (bihar izango da azken eguna). Bestetik, janari bilketa egingo da azokan bertan, eta hor ere nork bere alea jartzeko aukera izango du. Honako produktu hauek eraman daitezke: esnea, gailetak, azukrea, kontserbak, olioa, arroza, pasta, lekak, fardelak...

14:00etan amaituko da azoka.