Iker Karreraren liburuaren aurkezpena eta solasaldia, ostegunean
03 Maiatza 2021
Iker Karrerak 'Bidea ipar' liburuaren aurkezpena egingo du ostegunean, maiatzaren 6an, Antzokian 18:30etik aurrera. Biografia honetan, bere ibilbide osoa, bere arrakastak eta porrotak, bere hastapenak eta mundu profesionaletik erretiroa errepasatzen ditu, besteak beste.Amezketarraren azken liburuaren aurkezpenaz gain, solasaldia ere izango da. Gainera, liburua erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gehienezko aforoa 69 pertsonakoa eta izena emateko honako telefonoan idatzi dezakezue: 650338699 (Ekhi).