'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko du Miren Azkarate egileak asteartean
23 Abendua 2022
Datorren asteartean, hilaren 27an, Ikusezinak, erbesteratuen haurrak liburua aurkeztuko du Miren Azkarate idazleak. Aldapa Haundi elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan. Haur maletadunen, hau da, iheslari nahiz deportatuen seme-alaben bizitza jaso du Azkaratek, zortzi testigantzatan oinarrituta. Tartean, berak bizi izandakoaren berri eman du, bere aita ere iheslari izan zelako.