Ikusgai daude datozen hauteskundeetarako hautesle zerrendak
17 Otsaila 2020
Herritar guztiei jakinarazten zaie otsailaren 17tik 24ra (biak barne) udal bulegoetan ikusgai egongo direla hautesleen zerrendak, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara. Kontsulta egiteko, interesdunek nortasun agiria aurkeztu beharko dute. Epe horretan, edonork aurkez dezake ongi deritzon zuzenketa eskaria. Eskari hori hautesleak berak aurkeztu eta sinatu behar du, eta erantsirik eramango du nortasun agiriaren fotokopia.