Azaroaren 25a da Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Eguna, eta, haren bueltan, zenbait ekintza izango dira herrian, Aiuri talde feministak antolatuta eta udalak lagunduta. 25ean bertan, ostegunean, aldarrikapen kalejira izango da 18:30etan, plazatik abiatuta.
Eta larunbatean, berriz, hilaren 27an, egun osoko egitaraua izango da: tailerrak, bazkaria, kontzertua... Bazkarirako eta kontzerturako izena eman behar da. Kartelean informazioa.