Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ingurumen mahaia osatzeko deialdia

Ingurumen mahaia osatzeko deialdia

30 Iraila 2016

Hondakinak gaika biltzeko sistema adostuta, ingurumen mahaia osatzea izango da hurrengo zeregina. Bertan, udaleko alderdi bakoitzetik bi ordezkarik parte hartuko dute, eta herritarroi egin nahi dizuegu deialdia. Eragileoi, baina herritarroi ere bai, oro har, interesa duzuen guztiok parte har dezazuen.

Mahai horren egitekoa izango da hondakin sistemari jarraipena egitea, kanpainak egitea, neurriak hartzea…

Horretarako, asteazkenean izango da lehen bilera, urriaren 5ean, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian.

Animatu, denon ardura baita ingurumena zaintzea!