Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ingurumen Mahaiaren bigarren bilera asteazkenean

Ingurumen Mahaiaren bigarren bilera asteazkenean

31 Urria 2016

Azaroaren 2an izango da Ingurumen Mahaiaren hurrengo bilera, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Urrian sortu zen Ingurumen Mahaia, hondakinen kudeaketari jarraipena egiteko. Bertan parte hartzen dute udaleko bi alderdiek eta interesa agertu duten herritarrek.

Bilera irekiak dira, eta, gero eta herritar gehiagok parte hartu, hobe, aniztasuna handiagoa izango baita.

Asteazkenean, beraz, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.