Interneterako konexioa behar duenarentzako laguntza
26 Martxoa 2020
Salbuespen egoera honetan, herritarren arteko arrakala digitalak inoiz baino eragin handiagoa izan dezake familietan: eskolako edo unibertsitateko lanak egiteko oztopoak, isolamendu soziala hainbat adinekorentzat... Ikasteko/lanerako edo zure ingurukoekin harremanak izateko Internet behar baduzu, orain arte etxean konexiorik izan ez baduzu eta egoera sozioekonomiko larriagatik zure kasa jarri ezin baduzu, Legorretako Gizarte Zerbitzuen bidez egin eskaera. Bertan zure kasua aztertuko da, eta erantzuna jasoko duzu. Harremanetarako: 688-82 90 13 (Itsaso Urretagoiena).