Intsigniak eta dominak jaso dituzte Legorretako odol emaileek
25 Urria 2016
Olaberrian izan zen, larunbatean, intsignia eta dominen banaketa, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Goierri eskualdeko herriak izan ziren bertan, eta Legorretatik ere izan zen ordezkaritza bat.
Hauexek dira elkartearen errekonozimendua jaso zuten herritarrak: Manex Amenabarro, Zelai Amenabarro, Jesus Mari Amenabarro, Asier Garmendia, Carlos Garmendia, Mikel Iparragirre, Rosa Mugika, Jose Javier Ruiz (25 odol emate baino gehiago), Arrate Garin (40 odol emate baino gehiago), Enrique Diaz (50 odol emate baino gehiago) eta Axun Goikoetxea (100 odol emate).