Ipuinaren Ordua egitasmoko lehen ipuin kontaketa izango da bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, udal liburutegian, Amaia Elizagoienekin.
Amonaren istorioak:
Berezia zen gure amatxi, magikoa.
Bidaiatzea maite zuen berak. Bizitza ematen zion; arnasa, amaren
erranetan. Sekula ez genuen gure artean izan, bai ordea gurekin:
gutun bat bidaltzen zigun astero, munduko hamaika istorio
kontatzen, baina aste batean ez zen gutunik heldu, ezta hurrengoan
ere… Egun horretan Olaiak eta biok jakin genuen gure txanda
ailegatu zela, eta herriz herri eta gitarra eta istorioak gainean
hartuta, amonak kontatutako istorioak kontatzeari ekin genion.
Helburu bat jarri genion gure buruari: herriz herri jarraituko dugu,
amonarekin topatzen garen herrira iritsi arte! Eta horretan
gabiltza… Gure bidearen parte izan nahi duzu?