Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ipuinaren Ordu musikatua

Ipuinaren Ordu musikatua

29 Azaroa 2017

Gaur izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo azken saioa, 18:00etan, udal liburutegian.

Trikitilariarena: Trikitilaria izatea izan zen aitaren ametsa txikitatik. Bizitzak, baina, ez zion horretarako aukerarik eman. Egunak joan, egunak etorri, amets harekin bueltaka igaro zuen bere bizitza. Horregatik, bere alaba kuttunek bost urte bete zituztenean, trikitixa bana erosi eta klaseetara eraman zituen ikas zezaten. Nik ez nuen trikitixa sobera maite, baina klasera gustura joaten hasi nintzen irakasle zoragarri hark tratu bat proposatu zidanean: “Ikasten duzun kantu bakoitzeko ipuin bat kontatuko dizut”, erran zidan. Eta, hara, tratu hartatik, trikitixaren kaxarekin bueltaka ibiltzen gara gaur egun. Kaxa eramaten dut nik ipuinez beteta, eta trikitixa josteko. Istorio eder aunitz jartzen ditugu dantzan… entzun nahi?.