Ipuinaren Ordua Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena 'Mattin'-ekin
14 Otsaila 2023
Bihar, asteazkena, hilak 15, ipuin kontaketa izango da kultur etxean, 18:00etan, Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena Mattin-ekin. Amona Tomaxa eta sagarra izena du kontakizunak, eta, hitza eta pintzela lagun, zuzenean marraztu eta kontatuko dituzte ipuinak. Bereziki 4-7 urte bitarteko umeentzat izango da.